Sinopsis
Onintza barru-minez dago. Egun desberdinak nahiko lituzke. Amets
biziagoak. Horren bila dabilela, artzain ero bat azalduko zaio
aholku xelebreka, eta inola ere espero ez zituen bi norabide
kontrajarri aurkituko ditu bat-batean: bi mutil erakargarri
bezain nahasgarri, argitsu bezain ilun. Batà bestea? Biak? Erabaki
guztiak, latzak.
Barruko ahotsak aldarrikatu zion hara joateko. Ezin zuen leihotik
begira zela pasatzen utzi. Inola ere ez. Eroen safari misteriotsu
batera balihoa bezala sentitzen zen, gida autoktonorik eta defentsa-balarik
gabe. Auskalo zer aurkituko zuen, auskalo non amaituko zuen.
Salto egiteko prest zegoen, habiatik lehenbiziko saltoa egin
behar zuen txita baten modura. Bihotza taupa-taupa, harrotasunaren
eta kakalarriaren artean. Salto.