ITZALAK

ITZALAK

08-10-2004
NARRATIBA
9788497462037
176
244
130x210 mm
EUSKERA
FICCION MODERNA Y CONTEMPORANEA
PVP
13.70

Sinopsis

"Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan.

"Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula;

beste emakume batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina

jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen

ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu

nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera". Irribarre

egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen

zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. "Eta norekin

joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?", galdetu nion. "Nekanerekin.

Senarrak utzi berria hura ere". "Nekanerekin? Ez duzu apenas

ezagutzen ba". "Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu

nolakoak diren ametsak", erantzun zidan. Haien bien etxebizitza

berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. "Ba al

dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien, ametsean? Ez zenidala

ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen

amaitu nuen arte". Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen

irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen

zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. "Nolako gauzak amesten

dituzun, neska...", esan nion belarrira".


Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta

beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez

piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea.


Isilunea ez zen oso luzea izan. "Noiz kontatu behar diozu gure

artekoa Arantzari?", bota zidan, espero nuen bezala. "Laster",

erantzun nion Nekaneri, "oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko

ipuina zuzentzen didan bezain laster".

Más libros del autor