BIGA 8. ALDAKETAK DATOZ!

BIGA 8. ALDAKETAK DATOZ!

06-03-2025
TXIKIBERRI
9788410332225
Rustica
64
170x215 mm
EUSKERA
COMICS Y NOVELAS GRAFICAS
12-03-2025
PVP
12.00

Sinopsis

Biga bihurrikerietan aditua da, eta jolastokiko izarra. Halere, haren botereek ezin dute edozer lortu; hain zuzen ere, ezin izango du ekidin Banbu, duen lagunik onena, etxez aldatzea. Gainera, hark ez dio ezer esan! Zer egingo du Bigak traizio horri erantzuteko? Adi planari: lehenik, ez dio gehiago hitz egingo Banburi; ezin du sinetsi nahita horrenbeste mindu izana. Eta, bigarrenik, beste lagun on bat bilatzea; hura asmatu behar izatea ez da arazo bat izango…

Bilduma honek euskarazko irakurleen etxeak eta bihotzak hartu ditu, eta 20.000 ale baino gehiago saldu dira jada. Zortzigarren argitalpen honetan, haur guztiek bizi dituzten egoerak izango ditugu irakurgai: lagunen artean sekretuak egotea, maite dugun norbaitek alde egitea, mendekua hartzeko nahia… Edonola ere, Romain Pujol gidoilariak oreka perfektua lortzen du landutako gaien seriotasunaren eta komikia ardatzen duen umorearen artean. Horrez gain, Vicent Caut marrazkilariaren trazua ere nabarmentzekoa da: aurreko argitalpenetan baino dinamikoagoa da, cartoon estilokoa ia. Egileak adierazi duenez, “ez da horren estatikoa, bizitasun handiagoa du”. Ez dugu inolako zalantzarik, Bigak beste abentura asko biziko ditu.