Sinopsis
Gau batez, hondartza ilunean, lagun mordoa bildu da dortoka jaioberrien LEHEN LASTERKETA ikusteko.
Dortoka kumeak itsasorantz doazen bitartean, Lorak erabaki zail bat hartu beharko du: lasterketa irabazi, edo itzuli eta atzean galduta geratu den bere anaia salbatu. Loraren erabaki ausartari esker, bat egingo dute animalia guztiek, Txiker dortokatxoari laguntzeko.