ENEKO IRIGARAY, ALJERIAR KONEXIOA

ENEKO IRIGARAY, ALJERIAR KONEXIOA

01-05-2018
AMAIUR
9788417065409
129
195
135x215 mm
CASTELLANO
PAIS VASCO, COMUNIDAD AUTONOMA DEL
ARGELIA
BIOGRAFIA: HISTORICA, POLITICA Y MILITAR
TERRORISMO, LUCHA ARMADA
EMPRESA Y GESTION
PVP
15.80

Sinopsis

1936an jaio zen Eneko Irigaray, ETAren sortzaileen taldean gazteena, eta atipikoena ere bai, seguru asko. Iniziatiba handikoa, marxista goiztiarra eta heterodoxo samarra, ez zuten inoiz atxilotu; ez zuen espetxerik zapaldu, eta 1961ean erabaki zuen muga igarotzea, falangistaz beteta Donostiara zihoan trenaren kontrako atentatuaren ondoren jendea atxilotzen hasi zirenean, baina Iparraldean ere ez zuen iheslari paperik eskatu, eta Espainiako pasaportearekin jarraitu zuen eta jarraitu du geroztik ere, bizitzen egon den lekuetan egoiliar gisa lan eginez. 1965eko martxoan iritsi ziren Aljerrera Eneko Irigaray eta Julen Madariaga, ihesi, Frantziako estatutik kanporatu eta sei hilabeteko espetxe zigorra jaso ondoren. Aljeriak independentzia lortu berria zuen, eta mundu osoko liberazio mugimenduek ordezkaritzak zituzten han. Eneko Irigarayk han eman zituen ondorengo hamaika urteak, ETAren ordezkaritzaren kargu. Hala, bada, ez du beharbada eragin funtsezkorik izan ETAren bilakabide estrategikoan, erabakiak hartzeko orduan gutxiengoan egotea egokitu baitzitzaion beti, baina haren eskua ezinbestekoa izan zen erakundeak nazioartean izan zuen proiekzioan.

Más libros del autor