Sinopsis
José Carlos Andrés y Gómez-en lan arrakastatsu baten kartoizko formatu berria. Zatoz beldurra barre bilakatzea lortuko duen eta samurtasunez beteta dagoen munstro dibertigarri hau ezagutzera!
?KULERO ZULATUEN MAMUUUA NAIZ!
Ametsgaiztoenean, bizilagunak ezin dira lasa bizi, ezta lasai lo egin ere, kulero zulatuen mamuak noiznahi sustoak eginez ikaratzen baititu. Auzi honi amaiera emateko, bere gaztelura joango dira Gari Boligorri, Jare Suhiltzaile? baina denek ikaratuta ihes egiten dute. Nola konponduko dute kulero zulatuen mamuaren arazoa?
Irakurle txikienei bildumako beste munstro beldurgarri batzuk ere gustatuko zaizkie: Banpiro arrizkutsua, Momia gosetia eta Franky Frankenstein.
Beldurgarriki dibertigarria den bilduma honen kartoizko edizio berria, gogorragoa eta maneiatzeko errazagoa, aproposa txikienentzat.