Sinopsis
Ninja orok behar ditu kontzentrazioa, adorea eta duintasuna. Kururok ez du halakorik batere. Baina onena da, hala ere!
Ez baduzu Superninja Kururoreren lehen zenbakia irakurri, zera pentsatzen ariko zara: zer dela eta da, orduan, garaitezina ipotx buruhandi hau? Bada eskumuturreko magikoa duelako, eta hari esker ditu eskura botere guztiak: bizitza infinituak, zauritu ezina, superindarra, suzko bolak, laser ikusmena… Tira, ulertzen da, ezta?
Kururo eta Kai-ku lagun banaezinak Konbatia hirira bidean dira txapelketa ezagun batera joan asmoz. Baina hara iristeko 51 Bide arriskutsua egin beharko dute, eta erreflexuak eta zorroztasuna behar bezala erabili. Laster ikusiko dute, ordea, benetako arriskuak ez direla uste den lekuan ezkutatzen… Eta lau Kururorekin ere ez dela nahikoa izango onik ateratzeko!