ARTUR ERREGEAREN HERIOTZA

ARTUR ERREGEAREN HERIOTZA

08-11-2005
GURE KLASIKOAK
9788497462815
128
205
140x205 mm
EUSKERA
TEXTOS CLASICOS
PVP
13.00

Sinopsis

Hamasei urterekin, zaldunen bilera batera joan zen Artur. Hantxe

zegoen ezpata ospetsu bat, ingude batean sarturik, eta ingudea

harkaitz batean. Eskalibur zen ezpataren izena. Zaldun guztiak

saiatu ziren Eskalibur ezpata ateratzen; izan ere, elezaharrak

zioenez, ezpata hura ateratzen zuen zalduna Bretainia Handiko

errege bihurtuko zen, eta bere agintepean bilduko zituen erresuma

txiki guztiak. Zaldun asko ahalegindu ziren ezpata hura ateratzen,

baina alferrik. Artur ere saiatu zen: esku batez heldu, eta

harriaren bihotzetik atera zuen ezpata, gora jaso, eta une hartantxe

bilakatu zen zuzentasunaren zerbitzari ibiltzen ziren zaldunen

buru, bera artean zaldun izan gabe. Orduan, denen buru eta errege

izendatu zuten, eta zin egin zuen zuzentasunaren alde borrokatuko

zela, eta gizaki guztiak babestuko zituela, berdin aberatsak

nahiz behartsuak. Zuzentasunaren zerbitzari zebiltzan zaldunen

jaunak hamabi ziren, eta mahai biribil baten inguruan biltzen

ziren, Artur buru zutela, Kamelot gazteluan.


Artur erregeak Ginebra hartu zuen emazte, Bretainia Handiko

printzesarik ederrena. Ginebraren bila Lancelot zalduna bidali

zuen Arturrek, Kamelotera ekar zezan. Bidean, Lancelot eta Ginebra

maitemindu egin ziren, eta bien arteko maitasun ezkutuak tragediaren

bidea hartuko zuen.

Más libros del autor