HORRELAKOA DA BIZITZA, CARLOTA

HORRELAKOA DA BIZITZA, CARLOTA

27-11-2003
PERZEBAL
9788497461368
184
234
130x210 mm
EUSKERA
FICCION E HISTORIAS REALES INFANTILES Y JUVENILES
PVP
12.50

Sinopsis

Ramonek moto istripu larria izan du eta klinikan dago. Mutil

huraxe du gogoko Carlotak eta eskolatik klinikara eta handik

etxera dabil saltoka. Etxeko giroa, ordea, ez da ezagutu

duen onena: gurasoak banandu egiten zaizkio Carlotari. Aitarekin

geldituko dira Carlota eta Marc bere anaia.


"Izan ere, goiz hartan bertan, jolas-denboran, berari eta Bertari

nire gurasoen erabakiaren berri kontatzeko burugabekeria egin

bainuen, nire mihi-luze honek! Ez dakit zergatik egin nuen ere.

Egia esan, ez Pau ez Berta ez ziren nire lagun-taldekoak, eta

ez nien inolako azalpenik zor. Biak errepikatzaileak dira -ikastaldeko

zaharrenetakoak, beraz; Ramon bezala-, eta hamazazpi urte dituzte.

Mireiak eta biok, berriz, hamalau ditugu, eta gaztetxoenetakoak

gara. Horregatik segur aski, Ramonek ez dit kasu handirik egin

inoiz, ez joan den urtean, talde desberdinetan ginelarik, ez

aurten, talde berean bagaude ere. Eta, jakina, istripua eta

gero, Ramon ikustera joateko, hoberena Bertarengana hurbiltzea

izango zela pentsatu nuen. Hain arraroa zatekeen, bestela, ni

bakarrik joatea. Agian horregatik kontatu nizkien lagun-minei

baino kontatzen ez zaizkien gauzak. Orain, baina, damu nintzen

kontatu izanaz".

Más libros del autor