Sinopsis
Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa
latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan,
jolas beltzak. Izan ere, bizitzak lepotik helduz gero, ez omen
da aukera handirik. Edo bai?
Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu
gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku,
eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai:
adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta
zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena
eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri
ere.
Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko
du apurka. Eta ametsaren azkena.