EKIALDE HURBILA, MUINAK ETA ERTZAK

EKIALDE HURBILA, MUINAK ETA ERTZAK

01-09-2017
ALEKA
9788490277454
200
298
140x210 mm
EUSKERA
CUESTIONES Y PROCESOS SOCIALES
PVP
16.50

Sinopsis

2011n, itxaropena lehertu egin zen herrialde arabiarretan, askatasun politikoaren eta justizia sozialaren izenean, plazaz plaza zabaldu zen iraultza, mugak zeharkatuz. Baina indarkeriak demokraziak baino azkarrago egin du aurrera. Udaberri Arabiarrak eremu antzu bihurtu dira.
Zein da herrialde horien gaur egungo argazkia? Zein testuingurutan piztu ziren
iraultzak? Zer gertatu zen aldi berean eta eremu berean bata bestearen ondoren
kateatzeko? Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua galdera horiei erantzutera dator, eta, bide batez, eremu zabal bezain liluragarri eta konplexu horretan dagoen egoerari erreparatzera, gatazken muinak eta ertzak azaltzera, geopolitikoak eta geografikoak.
Bidaia hori zonaldea bertatik bertara ezagutzen duten hiru kazetariren eskutik egingo dugu: Mikel Ayestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza. Ekialde Hurbileko maparen erradiografia mamitsua osatu eta marraztu dute.