Sinopsis
Oporretan dago Mortinaren familia, aspaldiko partez! Helmuga, Vila Loretsu dute, izeko Meguera eta lehengusu Dilberten etxea. Baina atsedenak gutxi irauten du: hala-holako burokrata batek villa jenderik gabe dagoela eta enkantera atera behar duela jakiten du Mortinak. Lortuko ote du berandutu baino lehen hura salbatzeko irtenbideren bat aurkitzea?