QUADERNI DEL CARCEREREN ANTOLOGIA II

QUADERNI DEL CARCEREREN ANTOLOGIA II

EKONOMIAREN, FILOSOFIAREN ETA POLITIKAREN KRITIKA: "PRAXIAREN FILOSOFIA"
12-12-2023
LIMES
9788413196008
Rustica
346
510
130x210 mm
EUSKERA
ITALIA
SIGLO XX
SOCIOLOGIA
PVP
28.00

Sinopsis

Antonio Gramsci (1891?1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako biurteko gorri iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean, ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak ?Quaderni del carcere? (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean. Haren xedea ez zen iraultzak Mendebaldean izaniko porrota azaltzea bakarrik, baizik eta sakonagotik hausnartu nahi izan zuen Mendebaldeko zibilizazio osoaren krisi politiko, sozial eta kulturala. Ikerlan honen arkitekturan askotariko gaiak jorratzen dira, hala nola antropologia, ekonomia, historia, literatura-kritika eta teoria politikoa. Alabaina, guztiak daude loturik marxismoa praxiaren filosofia gisa birformulatzeko proiektuarekin; hots, mundu garaikidea ulertzeko eta eraldatzeko gai den filosofia gisa. Hori horrela, xx. mendeko pentsalari zorrotzenetakotzat jotzen da Gramsci, eta, horretaz gainera, gaur egun gehien irakurtzen diren italiar autoreetako bat da.

Más libros del autor